Archive for 1989 February 19

1989 OTSAILAK 20: INTSUMISOEN LEHEN AURKEZPENA

88ko azaroan eta 89ko urtarrilean Soldaduskara joan behar zuten estatuko 57 gazte intsumiso gisara aurkeztu dira Gobernu Militarretan. Kuarteleraino joateko tren txartelak eta Soldaduskari uko egiten ziotela adierazten zuten agiriak itzuli eta militarrei beren jarreraren berri eman zieten arren, gaurko aukezpenen ondoren soilik 3 atxilotu egon dira Bilbon.

Iruñean, prentsaurreko baten ondoren 10 intsumiso Gobernu Militarrera joan dira 50 pertsonen sostenguarekin. Gasteizen 7 intsumiso aurkeztu dira baina abokatuari ez diote sartzen utzi… Intsumiso bati 6 hilabeteko aplazamendua eman diote militarrek (intsumisoen galdera: ez dira enteratzen edo ez dute enteratu nahi?) . Guztiak libre geratu dira.

Bilbon 11 intsumiso aurkeztu dira, eta banan-bana sartu dira Gobernu Militarrera abokatu baten laguntzarekin. Burgosen Soldaduska egin behar zuten 3 gazte atxilotu eta Mungiako koartelera eraman dituzte.

intsumisoen-lehen-aurkezpena-bilbon1

Estatuan beste 30 intsumiso aurkeztu dira: 9 Madriden, 8 Bartzelonan, 6 Sevillan, 2na Galizia, Tenerife eta Valentzian eta bana Valladolid, Zaragoza eta Kantabrian. Ez zen atxiloketarik egon. Intsumiso bakoitzeko Soldaduskari uko egiteko orduan babesa eman dioten 4 autoinkulpatu egon dira.

INTSUMISOEN MANIFESTUA

HAU DA HITZEZ HITZ INTSUMISOEN AURKEZPENEAN PLAZARATU ZEN AGIRIA
(euskaratzeko bidean)

Los OBJETORES DE CONCIENCIA que estamos recibiendo órdenes
de incorporación al Ejército para cumplir el Servicio Militar (SM),
queremos dar al reclutamiento forzoso una respuesta activa y colec-
tiva, presentándonos públicamente ante la Jurisdicción Militar,
para la que es delito nuestra postura pacífica y solidaria, y MANI-
FESTAMOS:
1.- Que hacemos Objeción de Conciencia (OC) negándonos a
cumplir el SM, conscientes de que con ello estamos contribuyendo
a que las relaciones entre las personas y los pueblos estén basadas
en la justicia y la solidaridad.
2.- Que somos partidarios de la libertad, de la responsabilidad,
de la participación y de la paz, y entendemos que todo ello es con-
trario a la lógica militar.
Por eso, no queremos colaborar con el Ejército haciendo el SM,

al entender que si lo cumpliéramos estaríamos afirmando contrava-

lores como la obediencia ciega, el machismo, la dominación y el
poder, estaríamos colaborando con el llamado «orden económico
internacional», nos convertiríamos en consumidores de presupues-
tos astronómicos que, frenando el desarrollo, desvían los recursos
del planeta hacia la guerra y la destrucción. No queremos ser parte
del Ejército porque no queremos ser instancia imprescindible de la
dominación de unas naciones sobre otras, del dominio de unas per-
sonas sobre otras.
3.- Que, al negarnos expresamente a cumplir el SM, entende-
mos que no podemos, bajo ningún concepto, ser considerados como
militares, sino que en todo momento seguimos manteniendo nues-
tra condición de civiles.
4.- Que somos Objetores de Conciencia, sin necesidad de que
ningún organismo administrativo tenga por qué declarar nuestra
condición de tales, en el marco de una Ley (la ley de OC -LOC) cuyo
objetivo es lograr que la contestación al SM que realizamos los obje-
tores no lo ponga en cuestión en ningún momento.

5.- Que la imposición de una prestación sustitutoria a los obje-
tores de conciencia carece de sentido si no es entendida en el marco
del reclutamiento forzoso.

6.- Que hacemos un llamamiento a toda la población para que,
al igual que nosotros, desobedezca las imposiciones militares
haciendo OC (tanto antes como durante y después del SM) impi-
diendo la implantación de las mujeres a las Fuerzas Armadas, no
cumpliendo las Prestaciones Sustitutorias al SM y abandonando la
financiación de los gastos militares mediante la Objeción Fiscal.
7.- Por todo ello, entendemos que nuestra oposición a toda cons-
cripción, a todo reclutamiento, aún con la amenaza de la cárcel,
constituye un gesto de responsabilidad social que estamos dispues-
tos a llevar a cabo y para el que esperamos el apoyo y comprensión
del resto de la sociedad civil.

————————————————–


Asteleheneko aurkezpenaren ondoren protestarik gabeko egunik ez dago:

Gipuzkoan ez zen intsumisoen aurkezpenik egin (Nafarroa eta Bizkaian ikasle ziren intsumiso gipuzkoar pare bat herrialde horietan aurkeztu ziren) , baina otsailaren 18an parodia antimilitarista bat egin zen eta otsailaren 21ean 50 pertsona Gobernu Militarrean kateatu ziren beste 30 giza-kordoi baten bidez poliziatik babesten zituztelarik . Oreretako autobusetan pintadak egin ziren Soldaduska eta OZSren aurka, eta Pasaian gainera Marinako Komandantziara pintura poteak jaurti ziren. Bilbon protesta ekintza ugari egin ziren: pankartak jarri ziren autobusetan, Deustoko zubian eta Begoñako aszensorean. Deustoko Unibertsitateko ikaslea zen atxilotu bat eta idatzi bat eman zuten argitara bertan.

Aurkezpenaren urrengo egunean KEM/MOC, Kakitzat eta intsumisoen senideek deituta 200 pertsonek 25 minutuz Arenaleko zubia moztu zuten eta “Libertad Objetores presos-Soldaduskarik ez” pankartaren atzetik manifa egin dute alde zaharrera. Kakitzatek igandean konzentrazio deitu zuen Arenalean.

Aurkezpen egunean Bilbon atxilotutako intsumisoak otsailaren 22an Burgoseko Koartelera eraman zituzten eta bertan 40-50 antimilitaristen babesa izan zuten: epaile militarraren aurretik pasa ondoren Basauriko espetxe zibilera eraman zituzten eta han lagun ugari zituzten zai. Ostiralean 100 pertsonek Bilbo erdigunetik Basauriko gartzelaraino marxa egin zuten.

ATXILOKETA GEHIAGO IRUÑEAN

Intsumisoen artean ezinegona zabaltzeko errepresio selektiboa ez zen lehendabiziko 3 atxiloketa horiekin amaitu, eta otsailaren 23an beste desobediente bat atxilotu zuten Iruñean; hurrengo egunean intsumiso nafar guztiak berriz aurkezten diren arren soilik beste bat atxilotuko dute: Ferrolera eramango dituzte presoak.

Bartzelonan eta Iruñean deklaratzera deitu zituzten beste gazte batzuk.

objetoreak-askatu

Kontzientzia Eragozpen Mugimenduaren arabera, “intsumiso gehienak libre utzita militarrek Soldaduskaren desagerpenaren aldeko desobedientzia ekintza publiko baten bidez sortu den arazoari ez diote aurre egin nahi izan. Intsumiso asko “bilatze eta harrapatze” agindupean zeuden, eta kasuren batean aurkezpena baino lehen beraien etxera joan izan dira atxilotzeko asmoz, baina otsailaren 20ean militarrek ez dute komunikabideen aurrean lotsagarri geratu nahi izan. Ongi pentsatutako errepresio selektiboa izan da, Bilbon atxilotutakoen izenak gorriz markatuak baitzeuden zerrenda batetan. Intsumiso guztiak atxilotzea kalte politiko handia eragingo lieke, militarren irudia zikinduta geratuko litzateke, eta intsumiso berriak sortzea eragozteko beldurra eragin nahi izan dute errepresio selektiboaren bidez.” Bilbon intsumiso gehien aurkeztu diren tokia izan zela nabarmendu zuen KEM/MOC-ek, eta agian horregatik izan direla bertan atxiloketak.

Kakitzaten ustez “errepresioa izan da militarren erantzuna, jakinaren gainean urtea amaitu baino lehen 300 intsumiso inguru egongo direla. Zigorren bidez lortuko dutena gazteen artean dagoen sentimendu antimilitarista indartu eta gorpuztea izango da.”

Mobilizazio gehiago:

Ostiralean Tuteran 50 pertsonen protestaldia. Larunbat goizean 200 pertsona Iruñean euripean eta arratsaldean 400 persona manifestazioa. Intsumisoek eraman zuten pankarta eta eta kartzelari bira eman ondoren Alde Zaharrean amaitu zen manifestazioa. “La Casita” lokalean barau txandakatu bat egin zen eta antimilitarismoari buruzko pelikulak, txarlak.. antolatu ziren.

Donostian 1000 pertsonek manifestazioa egin zuten larunbatean eta Polizia Nazionalak karga bat egin zuen. Gasteizen 50 pertsona enkartelatu ibili ziren Alde Zaharreko kaleetatik.

hautsi-armak

EGUN HORI BIZI ZENUEN? EMAN ZURE BERTSIOA!!!

ETA BIZI EZ BAZENUEN, ZER IRUDITZEN ZAIZU LEHENDABIZIKO EKINTZA HORI?

Utzi iruzkina