Aurkezpena

Euskal Herrian desmilitarizazioaren aldeko lana ez zen 1989an Intsumisioarekin hasi, baina kanpaina hau martxan jarri zenetik 20 urte pasa direla aitzakiatzat hartuta, Euskal Herrian antimilitarismoak egin duen bideari buruzko hausnarketa sustatzeko erabakia hartu dugu.

Ez dugu nostalgian murgildu nahi, badira oraindik ekimen antimilitarista interesgarriak, eta gaur egungo talde antimilitaristen lana ezagutarazten saiatuko gara hemen ere.

kakitzat
kem-moc1
gasteizkoak3
eragozpen-fiskala
bideahelburu2 antimilitaristas nova delas

1989 otsailaren 20tik aurrera izan ziren gertaera eta dinamiken kronikak irakur ditzakezu. Denon artean idatzitako kontakizuna izan nahi du, zure esku dago informazioa osatzea eta iritziak gehitzea.

 

Laster Euskal Herriko talde antimilitaristen historioak gehituko ditugu, egin ezazu zure ekarpena!!!

 
Beste proiektu batean intsumisioarekin lotutako argazki, irudi, testu edo kartelak biltzen ari gara ere

http://picasaweb.google.es/antimilitarismoa

Denon eskura dagoen tresnen kutxa izango da irudien webgune hau, desobedientzia eta kontzientzia antimilitarista zabaltzeko. Utopia kutsatzeko eta desobedientzia zibileko bide berriak urratzeko baliagarria izan dadila

Webgune horretara Irudiak gehitu nahi badituzu, txertatu e-mail batetan eta bidali: antimilitarismoa.picasaweb(abildua)picasaweb.com